Patronalak ez du negoziatzeko borondaterik agertu Bizkaiko Metaleko hitzarmenaren mahaian
“Ez da ulertzen 5 km eskaseko herrietan (Eibar eta Ermua, adibidez), batean sektorearen egoera oso txarra dela esatea eta bestean soldatak %6,5 igotzea”, kexu da. Hala, ELAk azpimarratu du Bizkaian sektorean lan egiten dutenak gero eta pobreagoak direla, 2021eko KPIaren igoera ere ez dutelako jasoko, eta sindikatuak plataforman eskatzen duen KPI+%4tik urrun daudelako. Gainera, azpimarratu du metalgintzaren sektoreak lan karga nahikoa duela, eta enpresak, oro har, irabaziak izaten ari direla. Era berean, gogorarazi du ELAren plataforman ez dela soldata igoerez soilik hitz egiten eta badirela beste hainbat aldarrikapen: digitalizazioa; Enplegu Erregulazioko Espedienteei aurre egiteko neurriak; lanaldi jaitsiera; edo emakumeek sektorean jasaten duten diskriminazioari aurre egiteko neurriak.
Gauzak horrela, lanean jarraitu eta hitzarmenaren negoziazioa bultzatzeko prest agertu da ELA, Bizkaiko Metalgintzako lan baldintzak hobetu eta eskubideak gal ez daitezen.