Patronalak hilean soldata 3 euro igotzea eskeini du erresidentzietako greba bertan behera uztearen truke

2016/05/12
Patronalak hilean soldata 3 euro igotzea eskeini du erresidentzietako greba bertan behera uztearen truke
Hiru hilabetez bilerarik egin gabe egon ostean, behin martxoa eta apirila bitartean sei greba-egun egin eta gero, eta bost greba-egun gehiago egiteko deialdia ikusi arren, Egoitzetako sektoreko patronalak aurreko Bizkaiko hitzarmenean lorturiko baldintzak lorrintzen tematu dira. Gaur egoitzetako patronalekin bilera izan da eta hilean 3 eurotako soldata igoera jasotzen duen proposamena jarri dute mahai gainean. Gainera, mobilizazioak bertan behera uztea eskatu diete ELAko ordazkariei. Beraz, hilaren 18, 19, 20, 21 eta 22an greba egitera deitu du sindikatuak.

ELAko ordezkariek jakinarazi diete sektoreko hiru patronalei mobilizazioek aurrera jarraituko dutela, langileen eskakizunak onartzen ez diren bitartean. Eskariak hauexek dira: astean 35 lan-ordu, soldata-igoera duina (soldatak askotan 1.100 euroren ingurukoak dira), ratioak eta lan-kargak hobetzea, baja-osagarria hobetzea, eta hobekuntzen atala berraztertzea.

ELAk bere harridura eta asperraldia agertzen du Gizarte Ongizateko ahaldunaren jarreragatik, patronalen planteamenduei babesa ematen eta grebaren sindikatu dei-egilearekin bildu gabe jarraitu baitu. Aldundiak %70az finantzatzen du zerbitzua, eta Aldundiaren ardura da egoitzetan bizi diren bizkaitarrei kalitatezko arreta ematea.

Era berean, ELAk gonbidatzen die gainerako sindikatuei langileen baldintzen alde agertzeko, eta hilabete honetarako deiturik dauden bost greba-egunekin bat egiteko.