Patronalak langileen kontura aberasten jarraitzen duela salatu du ELAk

2006/09/21
ELAk 1994-2004 urte bitarteetan izandako enpresarien irabaziei eta lan kostuei buruzko txostena aukerztu du gaur, irailak 22, Donostian. Txostenaren aurkezpenean ELAko idazkari nagusi Jose Elorrieta, negoziazio kolektiboko arduradun Adolfo Muñoz eta ikerketa batzordeko arduradun Mikel Noval izan dira. Txostenak azpimarratzen duenez, 2004an, EAEko industria sektoreko enpresen mozkinak %29,7 hazi ziren; enpresa berorien guztizko langile-gastuak, berriz, %6,5 gehitu ziren.
Hau da aurkeztutako txostena.