Patronalak negoziazioa blokeatuta, Bizkaiko metala mobilizazio eta grebetara joan beharko da

Gaur, maiatzaren 26an, negoziazio mahaian gauden 4 sindikatuok (ELA, CCOO, LAB, UGT) planteatutako 17 aldarrikapen eta puntu zehatzei erantzutea egokitu zaio FVEMi. Hala ere, patronalaren erantzuna erabat eskasa izan da. Ezetz esan die sindikatuen proposamen guztiei. Mugimendu bakarra soldata igoeretan izandako igoera oso eskasera mugatu da, tauletan bakarrik:
-
2022: % 2tik % 2,75era.
-
2023: % 2tik % 2,5era.
Gainera, elementu erregresiboak bajetan eta malgutasunean mantentzen dituzte.
-
Gogoratu behar dugu maiatzaren 16an sindikatuok plataforma bateratu bat aurkeztu genuela, non puntu garrantzitsuenak hauek diren:
-
KPI + % 1eko soldata-igoerak.
-
Antzinatasuna desizoztu.
-
Lanaldia 8 orduz murriztea indarraldiko urte bakoitzeko.
-
Jarduera guztietarako subrogazioa.
-
Arbitrajera alde bakarretik jo ez dadin aplikatzeko bermea.
-
ETTen kontratuen erabilerak 3 hilabetera mugatzea.
-
Benetako berdintasun planak, langileen ordezkariekin beharrezko akordioarekin.
-
Errelebo kontratuaren eskubidea.
-
Lizentziak, baimenak eta zaintza eskubideak hobetzea.
-
Eta beste gai batzuk, hala nola lan-osasuneko neurriak, telelana, malgutasuna mugatzea...