Patronalak proposatutako "Kontratu egonkorra" beste iruzurra

2005/04/05

ELAko negoziazio kolektiboko arduraduna den Aldofo Muñozek "burugabekeritzat" jo du CEOEk proposatu duen "kontratu iraunkorra". "Aspaldidanik euskal patronalak gauza bera defendatzen dabil -aipatu du Muñozek- Aipatu kontratua ezegonkorra da eta inolako kosterik gabe langileen kaleratzea erraztean datza kontratuaren muina."

ELAko arduradunak aipatu du "lege iruzurrean ematen ari den behin-behinekotasun egoera hau patronalak erabiltzen du hurrengo erreforman abantailak atera ahal izateko."

"ELArentzat argi daude patronalaren helburuak, kaleratze erraz eta ahalik eta merkeenak, langileen proba aldiak modu harrigarrian luzatu, behin-behineko kontratazioan kausalitatea desagertarazi, kotizazioak jaistea eta flexibilitate gehiago eta gehiago nahi dute."

"2004ko enpresen irabazien emaitzak argitaratzen diren une berean (2003an baino %32 gehiago), aberastasunaren banaketa bidegabea baldintzatzen jarraitu nahi da."