Patronalak saihestu egin nahi du ELAk lan-miseriaz eta prekaritateaz plazaratu duen eztabaida

Patronalak ELA ezagutzen du; badaki sindikatu hau non dagoen eta non ez. ELAk ez du "bortxa", ez "hitzezko bortizkeria" erabiltzen. Bere kanpainaren berri ematerakoan ELAk beste zerbait egin du: batera aurkeztu ditu gero eta jende gehiagok pairatzen duen lan-miseriaren eta prekaritatearen salaketa, eta hauetatik etekinak ateratzen dituztenak. Izan ere, sindikatuarentzat ez baitira anonimoak egoera sufritzen dutenak, ezta bera ezartzen dutenak ere.
ELAk ohartarazi nahi du zenbait indar borroka sindikal eta soziala kriminalizatzen saiatzen ari dela. Horrenbestez, patronalak saihestu egin nahi du ELAk plazaratutako eztabaida. Sindikatu honek, salaketaz gainera, aldarri argi bakarra egin du kanpaina honekin: langileok sindikatuetan antolatu beharra daukagu patronalak eskubide laboral eta sozialei egiten dizkieten erasoei aurre egiteko.