Patronalen aurrean elkarretaratzeak egin ditu ELAk, mobilizazio asteari hasera emanez
Joseba Villarrealen hitzetan "patronala tematuta dago erreforma goitik behera aplikatzeko helburuarekin; ez dauka erreformaren ondorioak leuntzeko asmorik; noski, urtetan horixe eskatu ostean, lortu dutelarik ez daude baztertzeko prest. Gainera, egoera honetan patronalak negoziazio kolektiboa bahituta dauka, eta blokeatzeko ahalmena sarri emandako ordezkaritza bati esker lortzen du, inon egiaztatu gabeko ordezkaritza. Lan-baldintzak okertzen jarraitu nahi du, eta eskura dituen bitarteko politiko eta legal guztiak erabiliko ditu horretarako".
Bere esanetan negoziazio kolektiboak bi ardatz izan behar ditu: KPIren pareko soldata igoerak eta lan erreformari aurre egiteko klausulak. Horrez gain, akordioak beteko direla bermatuko behar ditu hitzarmenak.