Patxi Agirrezabala, ELAko komunikazio arduraduna, hil zen atzo

Une latz hauetan ELAk bere doluminak adierazi nahi dizkie bere familia eta gertuko guztiei. Gainera, ezinbestean, urte luzeetan Euskal Herriko langile-klasearen zein ELAren alde eraman duen borroka eredugarria goraipatu nahi dugu.
Patxi Agirrezabalak Zarautzeko Salbatore Mitxelena ikastolan hasi zuen bere ibilbidea ELAn; urteetan sindikatuko militante eta ordezkari izan zen. Handik ELAko irakaskuntza alorreko arduradun izatera igaro zen. Bertan hainbat urte igaro eta gero, zerbitzu publikoen federazioan hainbat kargu izan zituen. Besteak beste, federazioko idazkari nagusia ere izan zen. Sektore publiko eta publifikatuak ELA-Gizalan federazioan batu zirenean, bertako idazkari nagusi gisa aukeratua izan zen. Kargu horretan 2007. urtea arte jardun zuen. Azken urteotan, 2007tik, Batzorde Eragileko kide izan da, Komunikazio Alorreko arduradun funtzioan.
Mila esker eman diguzun guztiagatik, Patxi.