Pentsiodunen manifestazioak Hego Euskal Herrian

2018/10/01
Nagusien nazioarteko eguna da urriaren 1a, eta horren harira asteleheneroko mobilizazioa manifestazio bihurtu dute Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Jendetsuena Bilbokoa izan da. 25.000 pentsiodun baino gehiagok bat egin du deialdiarekin. Bertan izan dira Adolfo Muñoz “Txiki” eta Mikel Noval, Idazkari Nagusia eta arlo sozialeko arduraduna, hurrenez hurren.