Pentsioei buruzko 2006ko akordioa, Manu Robles-Arangiz Institutua fundazioaren liburu berria

2007/09/13
"Pentsioei buruzko 2006ko akordioa" Mikel de la Fuenteren azken lana Manu Robles-Arangiz Institutua fundazioak argitaratu du, euskaraz eta gaztelaniaz, "Dokumentuak" sailean.

Mikel Noval ELAko gizarte-politikarako arduradunak egin du hitzaurrea. Egileak Espainiako estatuan hurrenez hurren ezarri izan diren pentsioen erreformen bilakaera jasotzen du; gai honetan ere, lanaren zuzenbidean gertatzen den legez, Nafarroako eta EAEko erakundeek ez daukate eskumenik.

Mikel de la Fuente aditua dugu gai honetan, UPV-EHUko Lan-Harremanen fakultateko zuzendaria da, eta Gizarte Segurantzaren egoeraz eta gizarte-babeseko beste sistemekiko azterketa gonbaratuaz gure inguruan gehien saiatu denetako irakaslea da.

Liburu honen banaketa ez da orokorra izango, ez baita salgai jarriko, baina elebitan Manu Robles-Arangiz Instituaren webgunean eskura eta kontsultatzeko moduan izango da