Pentsioen murrizketaren aurka eta soldaten, zerbitzu publikoen eta eskubide sozialen alde
ELAk mobilizazio jendetsuak iragarri ditu otsailaren 23 eta 24rako (Iruñean eta Bilbon, hurrenez hurren) pentsioen aurkako murrizketa berri bat saihesteko, baina baita soldaten, eskubide sozialen eta zerbitzu publikoen defentsan eta herritarren erosteko ahalmena bermatzeko ere. Sindikatuak egiaztatu du patronalak eta Madril, Gasteiz eta Iruñeko gobernuek bat egiten dutela langile-klasea pobretzeko estrategia batean, eta estrategia hori agerian geratzen dela sektore publikoko lan-baldintzen murrizketetan eta gainerako sektoreetako hitzarmenen blokeoan.
Datuek erakusten dute enpresak inoiz baino gehiago irabazten ari direla, ELAk behin eta berriz salatu duen bezala. Hala ere, Gobernuen jarrerak ahalbidetzen du gehien dutenek gutxiago ordain dezatela. Adibidez, ontzat ematen dute enpresek Ogasunari beren irabazien % 25 baino gutxiago ordaintzea.
Pentsioen erreformari dagokionez, Sanchezen Gobernuak prestazioaren kalkulurako epea handitu nahi duela iragarri du. ELAk ohartarazi du horren helburua pentsio berriak murriztea dela, eta hori Espainiako Gobernuak Bruselarekin konprometituta omen duela. Horregatik, ELAk EAJri, EH Bilduri, Elkarrekin-Podemosi eta Gero Bairi eskatu die Escrivá ministroaren planen aurka agertzeko.
Mobilizazioak:
IRUÑEAN, otsailaren 23an. Ekitaldia Nafarroako Antzerki Eskolan (10etan) eta elkarretaratzea Udaletxearen aurrean (12etan).
BILBON, otsailaren 24an. Ekitaldia Campos Eliseos Antzokian (10etan) eta 11: 30ean manifestazioa Moyuaraino.