Pentsioen murrizketaren aurkako grebak arrakasta izan du

2011/01/27
Gehiengo sindikala pozik agertu da Hego Euskal Herrian urtarrilaren 27 honetan deituta zegoen greba orokorrak lortutako erantzun handia ikusirik. Ohi denez, gehiengo sindikala osatzen duten sindikatuek arratsaldean prentsaurreko batean emango dute gaur gertatutakoaren berri zehatza. Bestalde, milaka eta milaka langilek hartu dute parte Donostia, Gasteiz, Bilbo eta Iruñean izan diren manifestazioetan.

Bilbon izan den manifestazioaren amaieran, Adolfo Muñoz Txiki ELAko idazkari nagusiak kargu hartu dio bart UGT eta CCOO espainiar sindikatuek Zapateroren gobernuarekin lortu duten akordioari. “Eurpan beste inon ez dio mugimendu sindikalak babesa eman pentsioen halako murrizketa bati”, esan du Muñozek.

Txikik esan duenez, pentsioen erreformarekin banketxeen esku dauden funts pribatuen negozioa handitu nahi dute.

Irakurri hitzaldia