Pepsicok Araban egin nahi dituen ezkutuko kaleratzeen aurka dago ELA

2022/12/07
Pepsicok ezkutuko EEE bat plantetu du, Gamarrako eta Etxebarriako lantokietan zein komertzialetan kaleratzeak ekar ditzakeenak.

Edariak eta hizka mizkak ekoiztu, merkaturatu eta banatzen dituen multinazionala da Pepsico. Bi lantoki ditu Araban, Gasteizen eta Etxebarrin, eta lan karga handia izateaz gain, urtez urte lortzen ditu irabaziak. Horregatik, ELArentzat ulergaitza da azken asteotan planteatu dituen ehunka lanpostu amortizatzearen beharra.

Elkarrizketa mahaia gisa aurkeztutakoa ezkutuko ezkutuko EEE batean bihurtu da. Enpresak ez du borondatezko neurririk aurketu, eta agerian uzte du benetako asmoa: langileak kaleratzea, kaleratze kolektiboetarako aurreikusitako legezko prozedura bete beharrik gabe. ELAk hasiera-hasieratik azaldu da kaleratzeen kontra, eta enpresan egin beharreko edozein aldaketa borondatezkoa izan beharko lukeela, ñabardurarik gabe.

ELAk erne jarraituko du, eta legearen kontrako edozein neurri dagokion aministrazioari jakinaraziko zaio. Sindikatuak ez baitu onartuko Euskal Herriko lantokietan langile bakar bat bera ere bere borondatearen kontra kaleratzea. Hori dela eta, datozen asteotarako deituko diren mobilizazioetan parte hartzera deitzen du ELAk.