INDUSTRIA ARABA
Pepsicoko langileek KPIaren igoera lortu dute eta greba bertan behar utzi dute

Etxabarri-Ibiñako botilaratzailearen greba-batzordeak, bere osotasunean, LAB, CCOO, USO, ELA, UGT sindikatuek eta sindikatu independenteek osatua, goiz, arratsalde eta gaueko txandetan langileen batzarrean enpresarekin hartutako akordioa bozkatu ondoren, abuztuaren 8 eta 10erako deitutako grebak bertan behera uztea erabaki dute.
Hauek dira akordioaren edukiak:
• KPIaren soldataren igoera 2021 eta 2022 urteetarako.
• Urteko lanaldia 8 ordutan murriztea.
• Berdintasun-planaren eta hitzarmenaren negoziazioa hasteko ituna.
• Malgutasuna hiru larunbatetan igotzea, onura ekonomikoekin horiek egin ondoren, eta
gainera jai-egun gehiagoz gozatzea.
Aurreko 3 greba-egunen ondoren, langileen ordezkaritzak oso positibotzat jotzen du langile guztiek egindako jarraipena,
eta horrek akordio positiboa ekarri du.