Periko Solabarria, borrokalari handi eta zintzoa hil da

2015/06/24
ELAk nabarmendu du bere konpromisoa borroka sindikal, sozial eta politikoekin; baita klase eta naziogintzan zuen konpromisoa ere.

Adolfo Muñoz "Txiki"k azpimarratu nahi izan du  bereziki bere elkartasuna eta gertutasuna kaltetuenak diren pertsonen borrokarekin. "Gertutik ezagutu dugunok, faltan botatzen dugu eta adierazi nahi diogu bere borrokak gurekin jarraituko duela" adierazi du Muñozek.