ELAk dekretua berehala onartzea eta erregularizazioa bermatzeko baliabideak eskatzen ditu
Gainera, lurralde bakoitzean ardura duten administrazio publikoek baliabideak jarri behar dituzte tramitea bermeekin eta inor kanpoan geratu gabe gauzatu ahal izateko, denbora faltagatik edo beste edozein arrazoirengatik.
Horregatik, ELA sindikatutik exijitzen dugu:
-
Errege-dekretua berehala onartzea.
-
Izapidea aurkezteko epea luzatzea, honen onarpena atzeratu egin delako eta denbora tartea bermatzeko
-
Behar diren baliabide publikoak martxan jartzea, inor ez dadin geratu erregularizazioa tramitatu gabe.
Apirila amaitu baino lehen argitaratuko den dekretua, migratutako pertsonek bultzatutako “Regularización YA – Erregularizazioa ORAIN” plataformaren bitartez egindako borrokaren emaitza da, eta funtsezko gai bati erantzuten dio; Espainiako estatuan bizi diren pertsona migratuen eskubideen defentsan urratsak emateko garrantziari, hain zuzen ere.
Duintasun ariketa baten isla argia da, arrazakeriaren aurkako mugimendu autoantolatuaren lorpena, lan eta dedikazio handiz aurrera eramandako HEL baten bidez gauzatu duena. Horregatik, garrantzitsua da azpimarratzea ez dela gobernuek egiten duten kontzesio bat, izan ere, hauek beren legeekin pertsona migratuei eskubideak urratzen dizkiete eta bizitza duina izateko aukera ukatzen diete etengabe; zalantza gabe, injustizia honi egunero beren larruan aurre egiten diotenek borrokatutako lorpena da hau.
Gainera, ELA sindikatuak babes osoa adierazi nahi dio “Regularización Ya - Erregularizazioa ORAIN” plataformari eta erregularizazioa modu arrakastatsuan gauza dadin hilabete hauetan lanean ari diren kolektibo antiarrazista guztiei.
ELA tresna erabilgarria izan nahi du, bai prozesu honek behar duen eragin politikorako, bai eta prozesua gauzatzeko behar diren baliabideak eskaintzeko ere. Horregatik, gure bulegoak irekiko ditugu hiriburuetan aholkularitza eskaintzeko, laster jakinaraziko ditugun ordutegietan.