Pertsona etorkinei xantaia gehiagorik ez

2010/03/30
ELAk, Estatu espainiarrak pertsona etorkinak jatorrizko herrialdeetara itzultzeko presioa egiten duten neurriak onartu izana salatzen du.

Sindikatu honek gogorarazten du neurri hauek porrot egin dutela, etorkin gehienek baztertu egin baitituzte. 

ELAk kritikatu du, espainiar Gobernuak, inmigrazioa lana eta egoera ekonomikoarekin soilik lotzen duela eta neurri hauek lehentasun bihurtu nahi dutela etorkinek gizarte eskubideak izateko aukera berdintasunik ez izatea. 

ELAk uste du inmigrazio politika eta politika soziala ezin direla banatu. Giza, gizarte eta lan eskubideetatik egin behar baita aurrera integraziorantz eta diskriminazioa errotik atera.

Horrela, ELA sindikatuak Gobernu ezberdinei exijitzen die beraien politikak aldatzeko eta inmigrazio kontzeptua hiritartasunarekin lotzeko eta ez lanarekin eta egoera ekonomikoarekin.