Pertsona Nagusien Nazioarteko Egunean pentsio publikoak defendatuko ditugu kalean

2018/09/26
Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak deialdi berezia egin nahi du urriaren lehenerako. Astelehenero bezala egun horretan kalera aterako dira pentsio sistema publikoaren defentsan, baina urriaren 1eko mobilizazioa berezia izatea nahi dute; izan ere, egun horretan Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna ospatzen da.

Deialdi hau dela-eta, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak agerraldia egin du Bilbon, mobilizazioei atxikimendua emateaz gain pentsio publikoen defentsan dugun konpromisoa berresteko. ELA, ekimen honen parte da, eta urriaren lehen egunean ere kalean egongo da.