Pertsonen garapen eta autonomiarako Nafar Agentziaren aurrean, bidezko eta pareko kontratazioa aldarrikatu du ELAk

ELAk jokaera iruzurti honen aurka helegitea jarria du, eta bai Agentziari eta bai Nafar Gobernuari egoera hau arautu eta kontratu guztiei dagokien librantza eta gainerako orduak aplikatzea eskatzen die. Azken urteetan Pertsonen garapen eta autonomiarako Nafar Agentzia egun gutxiko kontratuak egiten ari da, inongo atseden egunik gabe. Langile hauen egoera, lan berdina, baina urte osoko kontratua dutenekin alderatzen badugu, argi ikus dezakegu, egun gehiagoz lan egiten dutela eta soldatan %15 gutxiago jasotzen dutela. Hori guztia gertatzen da kontratu hauek sortzen dituzten librantza denbora eta gehiegizko orduak kontuan hartzen ez direlako. Lizarrako Santo Domingon dugu egoerarik larriena, bertan kontratua 8 egunekoa baldin bada, kotizazioak ere 8 egunekoak direlako. Era berean, finikitoan 8 egun horiei dagozkien oporren eta aparteko ordain sariaren zatiak ordaintzen dira. Beste zentruetan aldiz, 4 egun baino gehiagoko kontratuak luzatzen dira, dagokien proportzioan.
Sindikatuak horrenbesteko aurrerapena izango ez duten deialdiak exijitzen ditu, hau da, kontratatzeko araudia parekoa izan dadin. Deialdiak hilabeteko epearekin egiten direla salatzen du ELAk; gauzak horrela, langileek ez badute zerrendatik kanpo gelditu nahi, kontratu horiek hartu behar dituzte. Ondorioz, ezin dituzte hobeak diren kontratuak hartu. ANAPDen lan hobekuntzarako aukera bermatuko balitz eta deiak aurrerapen txikiagoarekin egingo balira, kaltea txikiagoa izango litzateke.