Petronor
ELAk beste 9 greba egun proposatuko ditu

ELAk beste 9 greba egun egiteko proposamena eramango du Petronorren batzar nagusira, hitzarmenaren negoziazioan aurrerapenik ez dagoelako.
Orain arte hiru greba egun egin dira, eta negoziazio mahaian ez da aurrerapausorik lortu. Horregatik, ELAko afiliatuek Petronorreko gainerako langileei beste 9 greba egun egitea proposatuko diete batzar orokorrean.
Negoziazioaren aldarrikapen nagusiak honako hauek dira: erosteko ahalmenari eustea (igoerak soldata tauletan finkatuz), urteko lanaldia murriztea, laneko segurtasun eta osasunaren arloan inbertsio handiagoa egitea, kaleratutako lankidea berriz lanera itzultzea, negoziazioetan amortizatu den egitura berrezartzea eta produkzio plantilla bermatzea aparteko orduen kopurua murrizteko eta plantillaren erdiari baino gehiagori ezarritako lizentziak emateko murrizketak kentzea.