Petronorreko kontratak geldirik

2008/04/09
Petronor birfindegian mantentze lanetan aritzen diren hainbat kontratako langileak greba egin dute apirilaren 9an. Lanera ez joatea erabaki dute euren aldagelen egoera penagarria dela eta. Duela hamar egun aldaketen garbiketaz aritzen den enpresako langileen greba mugagabea hasi zuten eta ondorioz egoera jasanezina da.

Bestalde, Petronorreko lan batzordeak, kontratetako ordezkariekin bildu ondoren, zuzendaritzari zerbitzu medikuen txostena eskatzea erabaki du, egoera onartezinean baitaude aldagelak. Herca, garbiketaz aritzen den enpresako langileek lan hitzarmen propioa eskatzen dute.