PFGZ-ren deflaktazioa salneurrien igoeraren erdira ere ez da iristen
Bestalde, inflazioaren igoeraren eraginez presio fiskala handiagoa izan ez dadin PFGZa deflaktatzeko ustezko akordioaren aurrean, Mikel Novalen hitzetan “ oraindik ez da ageri proposamena; dirudienez %2a jaistekotan dira. Hala balitz, 2007ko prezioen igoeraren erdira ere ez litzateke iritsiko, berau %4,2koa izan baitzen. Beraz, iruzur berri baten aurrean egongo ginateke, gizarteari eginiko beste amarru bat. Deflaktazioa % 4,2koa beharko luke eta aurreko urteko KPIari erreparatuz, araudia automatikoki eguneratu”
Sozietateen Gaineko Zerga eta PFGZ aldatzeko iragarpenari buruz, ELAk aurrerakortasun fiskalean aurrera jotzea exijitzen du. Mikel Novalek dionez “ aurrekariak ezaguturik, ez ditugu motibo asko pentsatzeko onartzeko asmoa duten aldaketa hauek norabide egokian bideratuko direnik “.
Horregatik, “ fiskalitateari buruzko eztabaida sakona gauzatzea ezinbestekoa da, are eta gehiago kontutan hartzen baditugu babes sozialean ditugun gabeziak , lanekoak ez diren errentetan dagoen iruzur fiskala eta errenta horiek duten egiazko presio fiskala ”.