Piketean aritu ziren 18 lagunak absolbitu egin dituzte

2013/01/16
Piketean aritu ziren 18 lagunak absolbitu egin dituzte
Bizkaiako epaitegiak absolbitu egin ditu 2011ko urtarrilaren 27ko greba orokorrean Gernikako pikete informatibo batean parte hartu zuten 18 lagunak. Epailearen ustez, ez dago nahikoa frogarik akusatuek piketean parte hartu zutela ziurtatzeko.

 

Bilboko Auzitegian epaitu zituzten 18 lagunak joan den ostegunean. Hain zuzen, informazioa banatzen pikete lanetan ari ziren lagun horietako bakoitzari hiru urte eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorra eta 6.000 euroko isuna ezartzeko eskatzen zuen fiskaltzak.