Piketeen despenalizazioaren lehen urratsa berri ona da, baina beste artikulu batzuk aldatu behar dira oraindik

2021/03/16
ELAk uste du pasa den astean piketeen despenalizatzeko Kongresuan eman zen lehen urratsa albiste ona dela, eta bide zuzenetik doala, langileen eta ordezkari sindikalen eskubideen alde dagoelako. Madrilgo Kongresuak onartu zuen Kode Penalaren 315.3 artikulua aldatzea, piketeetan parte hartzen duten langileen aurka kartzela-zigorrak kenduz. Bakarrik PPk, Voxek eta Ciudadanosek horren aurkako botoak eman zituzten, baina EAJ abstenitu egin zen, eta bere proposamenean ez zuen kartzela-zigorrik kentzen.

Dena den, ELAk salatzen du Mozal Legearen aplikazioz kartzela-zigorrak isun ekonomiko izugarriengatik aldatzen ari direla, eta praktika horrek ondorio berdinak dauzka. Gainera, Kode Penaleko beste artikulu guztiak indarrean diraute eta horien interpretazioa zorrotza egiten ari dira greba batean ematen diren tentsio normaleko egoerak kriminalizatzeko.

Kongresuaren bozketaren emaitza behin ezagututa, ELAk azpimarratu behar du EAJren jarrera onartezina dela: bere kezka bakarra enpresen eskubideak defendatzea da, batez ere langileei greba egiteko aukerarik ez ematearren enpresari baten aurka kode penala inoiz ez delako erabili.