Plangintza eta antolakuntza berriak Karta Sozialean

2014/10/04
Plangintza eta antolakuntza berriak Karta Sozialean
Urriaren 4ean Euskal Herriko Karta Sozialaren 8. asanblada ospatu da Eibarren eta bertan Karta Sozialaren 2014-2015 plangintza eta antolakuntza berria adostu dira. Ikasturte honetarako ondorengo lan ildoak garatzea erabaki da: Kartarekiko atxikimenduak zabaldu, sozializazioa eta mobilizazioa indartu, erakunde ezberdinak interpelatu eta alternatibak eraikitzeko urratsak eman.

Guzti hau aurrera eramateko antolakuntza berria izango du Kartak: Koordinazio nazionala eta tokian tokiko taldeak, orain arteko lan taldeek egin duten lanari jarraipena emanez.