PNV, PSOE eta PP batu egin dira EAEko aurrekontuak are neoliberalagoak egiteko

2017/04/11
Eusko Jaurlaritzak 2017ko aurrekontuak onartu berri ditu, neoliberalak diren aurrekontuak. Hori posible izan da EAJ, PSOE eta PP alderdien adostasunari esker. Aurrekontu hauek izan duten sostengua lehen bi alderdi politikoena izan da, Eusko Jaurlaritza osotzen dutenena hain zuzen. Esan beharra dago ere, PPren abstentzioa izan duela. Izan ere, alderdi horrek zeharkako babesa eskaini dio. Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza murritzena duen alderdiak, alegia PPk, ahalbidetu du kontuak onartzea (guztira 10.700 milioi ingurukoak) 29 milioitako aldaketen truke. Horrez gain, posible da PPk EAJren laguntza lortu izana estatuko aurrekontu orokorrak onartzeko.

Eusko Jaurlaritzak 2017ko aurrekontuak onartu berri ditu, neoliberalak diren aurrekontuak. Hori posible izan da EAJ, PSOE eta PP alderdien adostasunari esker.

EAEko aurrekontuen ezaugarri nabarmenetakoa bere diseinuan eman den partaidetza eza da. Baina, ez hori bakarrik, hiru foru ogasunek burutzen duten fiskalitate baxu eta bidegabeak ere baldintzatzen ditu aurrekontuok.

Izatez, aurrekontuetan lehentasun bi ageri dira beste gastuen gainetik: zorra ordaindu eta AHTaren obrekin segitzeko aurreratzen diren diru kopuru handiak. Ikuskatu ez den zorra eta ezertarako balio ez duen trena. Gainera, AHT Estatu espainiarraren eskuduntza den azpiegitura izanik Eusko Jaurlaritzak dirua aurreratzen jarraitzen du Estatuak zorra itzultzen ez duen arren.

Kontrako aldean, osasuna, hezkuntza, gizarte prestazioak edo euskarak murrizketak baino ez dituzte pairatzen. EAEko biztanleria oso egoera ahulean bizi da. Are gehiago, Europar Batasunarekin alderatuz, EAE oso leku txarrean dago.

Aurrekontu neoliberal hauek onartu diren egun berean, gizarte eskubideen aldeko eta murrizketen kontrako aktibistek hemeretzigarren eguna eman dute gose greban eta Legebiltzarrean aurrekontuen aurkako gaitzespena egin dute.

Aurrekontuak onartu dituzten pertsona berberek gose greban dauden aktibistekin hitz egiteari uko egin diote, mezu sozialari oihartzuna kentzeko asmoz, arreta beste gai batzuetara bideratzeaz gain.

ELAk EAJ, PSOE eta PPk aplikatzen dituzten politika neoliberalak salatzen ditu, baita pertsona ahul eta txiroenen kontra garatzen duten kriminalizazioa ere. Herritar guztien interesa defendatu beharrean, kriminalizazioan sakondu besterik ez dute egiten.