Pobrezia eta prekarietatearen aurkako elkarretaratzea
2016/10/17
Sindikatu eta eragile sozialetako kideak -horien artean ELA- elkarretaratu dira gaur goizean Bilbon pobrezia eta prekarietatea salatzeko. "Pobrezia Erauzteko Nazioarteko Eguna" ospatzen den egun honetan, ezartzen ari diren politika antisozialak jendartearen gehiengoaren pobretze orokorra dakartela azpimarratu dute protesta honen bitartez.
Sindikatu eta eragiletako bozeramaileek azaldu dutenez Hego Euskal Herriko langabezi tasa %14koa da, Europar Batasuneko batez bestekoa baino 5 puntu handiagoa. Langabezian daudenen ia %60ak ez du langabeziagatik inolako prestaziorik jasotzen. Era berean, gero eta gehiago dira prestaziorik jasotzen ez duten langabetuak eta administrazioak prestazioak murrizten joan direla azpimarratu dute.