Pobreziak gora egin du Nafaroan

Etxeen laurdenek baino gehiagok maila baxuko edo ertain-baxuko diru-sarrerak zituzten.

Pobreziak gizarteko kolektibo bakoitzean duen eraginari erreparatzean, agerian geratzen da

pobreziaren zama handiena kolektiborik behartsuenek jasaten dutela, hau da, emakumeen,

gazteen, guraso bakarreko familien eta estatutik kanpotik etorritakoen kolektiboek, besteak

beste. Era berean, pobrezia orokorrean baino pisutsuagoa da etxeko burua langabezian

duten etxeetan. Bestalde, oso deigarria da lanean dabiltzan pertsonek osaturiko kolektibo

handi bat pobrezia-egoeran bizitzea.

ELAk salatu duenez, 1993tik aurrera, aberastasunak hazkunde bizia izan du, baina beraren banaketa gero eta desorekatuagoa izan da. “Modu horretan, pobrezia murrizterik ere ez da lortu. Egoera horrek are gaurkotasun handiagoa du orain, ekonomiaren egoerak okerrera egin, eta langabeziaren hazkundea agerikoa delarik, alderdi horrek, zalantza barik, pobrezia larriagotu egingo du”, adierazi du Mitxel Lakuntzak, ELAren arduradunak txostenaren aurkezpenean.