Pobreziak gora egin du Nafarroan
2009/06/30
Etxeen laurdenek baino gehiagok maila baxuko edo ertain-baxuko diru-sarrerak zituzten.
ELAk salatu duenez, 1993tik aurrera, aberastasunak hazkunde bizia izan du, baina beraren banaketa gero eta desorekatuagoa izan da. “Modu horretan, pobrezia murrizterik ere ez da lortu. Egoera horrek are gaurkotasun handiagoa du orain, ekonomiaren egoerak okerrera egin, eta langabeziaren hazkundea agerikoa delarik, alderdi horrek, zalantza barik, pobrezia larriagotu egingo du ” , adierazi du Mitxel Lakuntzak, ELAren arduradunak txostenaren aurkezpenean.