Pobreziaren eta bazterketa sozialaren aurkako Legegintzako Herri Ekimenaren erregistroa egin du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak

2018/02/23
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak pobreziaren eta bazterketa sozialaren aurka garatuko duen Legegintzako Herri Ekimena erregistratu du otsailaren 23an Gasteizko Legebiltzarrean. Herri ekimen honen helburua kalitatezko babes sistema publiko eta soziala lortzea da. Ekimenak Eusko Legebiltzarrean aurrera egin ahal izateko gutxienez 10.000 sinadura behar dira. Herri ekimen hau Nafarroan ere garatuko da; kasu honetan, bere erregistroa aurrerago egingo da.