Pobreziaren eta bazterketa sozialaren aurkako mobilizazioak

Ekimen honen antolatzaileak –ELA barne– hasi dira LHEa Eusko Legebiltzarrean eztabaidatua izan dadin beharrezkoak diren sinadurak jasotzen. Guztira 10.000 sinadura behar dira, baina Kartaren antolatzaileek askoz gehiago biltzea espero dute.
ELAren gizarte politiken arduradun Mikel Noval izan da Bilbon egindako aurkezpenean parte hartu duen lagunetako bat. Novalek adierazi duenez instituzioek ez dute egiten euren esku dagoen guztia herritarroi kalitateko babes sozial publikoa bermatzeko, ezta pobreziaren eta bazterketa sozialaren kontra borrokatzeko ere. “Horregatik herri ekimen legegilea egiten ari gara, instituzioen eta politika publikoen lehentasuna ezin direlako bankuak, enpresa handiak eta espekulatzaileak izan, lehentasuna herritarrak izan behar gara”.