Politika publikoek enplegua alde batera uzten dute

2010/09/02
Abuztuan erregistraturiko langabezia 170.159 pertsonatakoa izan da Hego Euskal Herrian, aurreko hilean baino 3.386 altuago eta aurreko urteko hilabete berdinean baino 8.560 gehiago.

Gastu publikoaren murrizketaren bidez, aurrekontu doikuntza lehentasuntzat ezartzerakoan, Gobernuek (Gasteiz eta Iruñeako gobernuek barne) krisialdi ekonomikoa hartu zuten aitzakiatzat. Era honetara enplegua sortzeko politikak aplikatzeari uko egin die, eta honek, lan merkatuaren egoera okertzera lagundu du. 

Politika publikoek desenpleguaren estaldurarekiko ere erakusten dute defizita, langabezian dauden 3 pertsonatik 1ek ez baitu inolako langabezi prestaziorik jasotzen, eta beste %25ak prestazio asistentziala bakarrik jasotzen baitu. 

Guzti hau gutxi balitz, abuztura arte sinaturiko kontratuen %6,9a behin-betikoa izan da, aurreko urtean baino 1,1 puntu gehiago. Bilakaera honek lan erreformaren porrota erakusten du, berau onartzerakoan behin-behinekotasuna murriztuko zela argudiatu baitzuten. Abuztuko datuek justu aurkakoa gertatzen ari dela erakusten dute.