Portu-terminaletako langilei elkartasuna adierazteko manifestazioa Bilboko Portuan
TEPSAk lan zentroak ditu Bartzelona, Tarragona, Valentzia eta Zierbenan, eta azken lau urteotan 10 miloitik gora euroko irabaziak izan ditu. ELAren iritziz ez dago inolako arrazoirik lan erregulazio expediente bat aurkezteko, baina enpresak langileak izutu nahi ditu soldatak murriztu eta lan baldintzak okertzeko. Zuzentzaritzak aurkeztutako neurriak gauzatuz gero, plantilla %18 murriztuko litzateke Zierbenan.
Bide batez Portuko Agintaritzaren jokabidea ere salatzen du; izan ere, plantillaren alde kokatu beharrean, enpresaren interesen alde egin dute, zeren ezarritako gutxieneko zerbitzuak greba-eskubidea urratzeraino iritsi dira, beste portu-agintaritza batzuek egin dutena ez bezala. Honen bidez eskatzen diogu Agintaritzako buru Atutxa jaunari Zierbenako langileen legezko ordezkariak hartzeko.