Portugalgo langileei elkartasuna

2011/11/23
ELAko ordezkariak Portugalek Bilbon duen kontsulatuaren aurrean elkarretaratu dira Portugalgo langileei elkartasuna adierazteko. Izan ere, azaroaren 24ko greba deitu dute Portugalgo sindikatu nagusiek murrizketen aurka protestatzeko.

Elkarretaratzearen amaieran ELAko ordezkariek idatzi bat aurkeztu dute Kontsulatuan. ELAk Bilbon egin duen bezala, Galizian beste bi elkarretaratze egin dira bertako CIG sindikatuak deituta.

ELAren esanetan “begibistakoa da Portugalen langileek hainbat arazo larri pairatzen dutela: langabezia maila jasangaitza, segurtasun eza, prekarietatea, soldata jaitsierak, gizarte-babesaren murrizketa, bizi-kostuaren igoera eta desberdintasun sozial areagotuak”.

Irakurri osoa