Posizio sindikal eta sozial alternatiboak baztertuta daude oraindik EITBn

2016/03/22
Posizio sindikal eta sozial alternatiboak baztertuta daude oraindik EITBn
ELAk salatu du EITBri buruz salatutako datuek iaz okerrera egin zutela. ELAk lanean jarraituko du EITBko printzipioak aintzat har daitezen; gure zergekin ordaintzen ditugun komunikabide publikoetan inpartzialtasuna errespeta dadin, eta mundu alternatiboko diskurtso sindikal eta sozialei leku bat berma dakien. Gure herrian EITBk islatzen dituenak baino askoz adierazpide aberatsagoak ditu.

Datuak goizeko 9etako elkarrizketei dagozkie; ez daukagu daturik EITBk saio berean patronalaren iritzi, txosten, prentsaurreko eta posizio publikoei eskaintzen dien tarteari buruz. Behar bada patronalari eta gobernuari ematen zaien pribilegiozko tratuak zerikusia du agintari politikoen ustearekin, alegia, eurak direla “errealitatean bizi diren” bakarrak.

Ikusi Txostena