POSTA ZERBITZUA 8 EGUN BANAKETARIK GABE BIZKAIAN

2003/07/22
ESK, ELA, LAB eta CGT sindikatuek uztailaren 24, 28, 29 eta 30erako lanuzteak deitu dituzte
Roberto Casis Lurralde Zuzendariak, ez du ordezkaritza sindikalarekin negoziatu nahi eguneroko postaren banaketa bermatzeko plantillek behar dituzten giza baliabideen kopurua handitzea. Uztailaren 11n deitutako lanuzteen arrakasta ikusita (250 langile baino gehiagok parte hartu zuten, eta Bilboko postarien %80k lanuztearekin bat egin zuten) ESK, ELA, LAB eta CGT sindikatuok uztailaren 24, 28, 29 eta 30erako lanuzteak deitu ditugu. Ondorioz posta banaketa, hala ohikoa nola urgentea, etenda izanen da Bizkaiko bulego guztietan uztailaren 24tik 31ra. Mobilizazioak hurrengoak izanen dira: Osteguna, uztailak 24 -9:20etatik 12:20etara lanuztea -Probintziko bilkura 10:00etan Bilboko Bulego Nagusian (Urkijo, 19) -10:30etan manifestazioa (Euskalduna kalea, Hurtado Amezaga, Plaza Biribila, Gran Vía eta Urkijo) Bulego Nagusira itzuliz. Astelehena, uztailak 28 eta asteartea, uztailak 29 -9:20etatik 12:20etara Lanuzteak -Bilkurak: 10:00etan Algortan (Posta Bulegoan), Barakaldo (Herriko Plaza), Bilbao (Egoitza Nagusian) eta Durangon (Posta Bulegoan) Asteazkena, uztailak 30 -9:20etatik 13:20etara lanuzteak - Probintziko bilkura 10:00etan La Bolsa gizarte zentroan (Alde Zaharrean Santamaría kalean) -12:00 Manifestazioa Arriagatik, Urkijoko Bulego Nagusira, bertan konzentrazioa eginen da.