PP eta PSOE-ko hautetsien aurkako frontea ixtea bide onetik doan urrats garrantzitsua dela deritzo ELAk.

2005/06/18

German Kortabarria ELAren bozeramalean hitzetan, ETAk eginiko iragarpena distentsio urrats bat da eta, hortaz, modu positiboan baloratu behar da. ELAk uste du erabakiak muga nabarmenak dituen arren, distentsio egoerari bidea emateko balio dezakeela, batez ere estatuaren aldetik ere distentsio borondatea erakusten bada eta modu egokian erantzuten baldin bazaio. <p>ETAren iragarpena bortizkeria eta sufrimendu zikloari amaiera emango dion prozesuaren urratsa izan daiteke; Espainiako gobernuari dagokio, ELAren iritziz, hori aintzat hartu eta bere ekarpena egitea, mailaz maila, distentsioaren katea osa dadin.