PPk ETA CEOEk OKENDOKO EGOITZA UGT ETA CCOOeri EMAN DIETE

2004/03/29

Bi sindikatuen Gizpuzkoako ordezkaritzaren batuketa LABekoarena baino gutxiago da eta ELArenaren erdia baino zeozer gehiago.

Gaur eguerdian Madrilen egin den Metatutako Ondare Sindikalaren kontsultarako batzordearen bileran ez da sorpresarik egon eta espero zen moduan, funtziotako PPren gobernuak eta UGT eta CCOOen ententeak, Donostiako Okendo kaleko INEMen egoitza bi sindikatu hauei erdibana ematearen alde azaldu dira. Egoitza honek 4600 metro koadro baino gehiago ditu eta toki pribilegiatuan kokatuta dago.

ELAren odezkaria batzordean, Serafín Matillak, EAEn eratu den lan batzordeak gaia eztabaidatu eta erabaki ahal izateko, EAEko eraikinen ematearen inguruko eguneko gai ordenaren debatea atzeratzea eskatu arren azkenean ez dute eskaera aintzat hartu. Gogoratu dezagun prozedura hau emaitza onekin jarraitu dela Nafarroan.

Orain funtziotako lan ministroak erabaki beharko du bibitako batzordearen proposamena berresten duen ala ez (hau bakarrik gerta daiteke proposamena "gai publikoen ohiko despatxutzat" hartzen badu). Bestela ministro berriak batzordearen erabakiari izaera betearazlea emango dio. Edozein modutan "gai hau presaka aurrera eraman izanak atentzioa deitzen du, antza denez PPren hauteskundeetako porrotaren ondotik UGTk eta CCOOek altxapeka PPrekin adostu zituzten konpromisoak lotuta utzi nahi izan dituzte" baieztatzen du Serafín Matillak, "horretarako epe berezi eta susmagarriak erabili behar izan badituzte ere".

ELAren ordezkariak bere protesta agertu du eta akordioa onartuko balitz helegitea aurkeztuko duela azaldu du. Bere ustez UGT eta CCOOeri Okendoko egoitza ematea eta CCOOeri Bilbon beste solairua emateak, ondare sindikalaren banaketan bidegabekeria areagotzen ari da. Lehendik ere CCOO (6.085m2) eta UGTren (4.140m2 eta Eibarko Untzaga plazako eraikinaren 1.883 m2) aldekoa zen banaketa hau eta ELAren (4.913 m2) eta batez ere LABen kalterako (332m2 bakarrik). EAEn sindikatuen ordezkaritza honakoa da ELA (%41), CCOO (%19,3), LAB (%16,48) y UGT (%13,93).

"Egoitzen banaketa egiterakoan argi dago ez dela ordezkaritza kontutan hartzen" azaldu du Matillak. "UGT eta CCOOek mahai gainean dagoen EAEko ordezkaritzaren gaia saihestu nahi dute nola edo ala. Nahiago dute gai hau, gobernuarekin duten mesedeen trukaketan sartzea."

ELAk erabaki hauei aurre egiten jarraituko du, ikuspuntu juridiko, politiko eta ekintza sindikaletik.