Prekarietatea nagusi Azti Teknalian

2016/05/10
ELA eta LAB sindikatuek salatu dute Azti Teknaliako langileek geroz eta lan baldintza kaskarragoak dituztela. Eusko Jaurlaritzarekin lotura zuzena duen Fundazio bat izan arren, banan banakako erlazio flexibleak bultzatzen dituzte eta PPren lan erreforma aplikatzen dute.

ELA eta LAB sindikatuen agiria:

Ez da berria AZTI TECNALIAko langileek geroz eta lan baldintza kaskarragoak dituztela. Jadanik PRECOra 4 bixita egin dituzte, Hitzarmen Kolektiboari oztopoak jartzen dizkiote, dagozkienak baina maila goreneko funtzioak egiten dituzte langileek.... eta kaleratzeak ematen dira, kausa objetibo bezala mozorrotuz. Enpresa eredu berria, badakizue.

Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea, lehendakari. Hau da, komunikabideetan behin eta berriz enpresa mota berri bat egiteko estiloa goraipatzen duen Gobernuak , konfliltibitatea langileen arazo bat dela esaten dutenak, banan banakako erlazio flexibleak bultzatzen dituztenek, beren enpresetan PPren lan erreforma aplikatzen dute. Malgutasuna, despido merkeak, prekarizatzea legea alde dutela. Hori pagotxa!

AZTI-TECNALIA, ez dakienarentzako. Eusko Jaurlaritzarekin lotura zuzena duen Fundazio bat da. 10.000.000€ subentzio jasotzen ditu, bai Eusko Jaurlaritzatik, Europear Komunitatetik etab. Bere plantilaren artean, goi kargu dexente mantentzeko adina.

Zer egiten duten zehazki ez dakigun asko eta asko daude “ zuzendaritza” postuetan. Bestalde, langile diren gainontzekoek, ez dagozkien lanak egiten dituzte. Edozein enpresa iruzurtian erabiltzen dituzten teknikak. Hau da, Peoi-a ofizial lanak egiten ohikotasunez, sartu berri diren ikerlariak beti prest itsasora egiteko, inongo promozio esperantzarik gabe, Hitzarmenaren ezbetetzeak postuak betetzeko baldintzetan etab luze bat.

Argi geratzen da Pertsonak Helburu dituen enpresa bat ez dela. Pertsonen ongizatea ez da bilatzen, mozkinak biderkatzea azken urteotan bezala, propaganda ariketa garestiak egitea, komunikabide publikoak lagun dituztela, eta langileen egoera alde batera utziaz.

Kaleratzerik egon ez dadila exijitzen dugu, postuen balorazio bat egin dadila eta horrelako fundazioak txiringito moduan erabiliak ez daitezela izan, gizartearen onurarako izan daitezela, eta has daitezela etxe barrutik duintzen.