Prekarietatea salatu du gaur ELAk Bilbon

2016/04/15
Prekarietatea salatu du gaur ELAk Bilbon
Prekarietatearen aurkako martxa egin du gaur ELAk Bilbon. Mobilizazioa goizeko 11etan hasi da EITBren egoitzaren aurrean eta BBVA Banketxearen aurrean amaituko da. Ibilbidean zehar, Osakidetza, Cebek, FNAC , El Corte Inglés eta ADECCOren aurrean elkarretaratzeak egin dira.

Lan munduan dagoen prekarietatearen aurkako kanpaina bat aurrera eramaten ari dela gogoratu du ELAk. "Bilbon aurki genezakeen esplotazio errealitateak salatu nahi izan dugu. Miseria laborala ugaria da, eta askotan multinazional edo bertoko enpresa ezagunek planifikatuta eta antolatuta dago".