Prekarietatearen aurkako eta lanpostuen aldeko manifestariz bete da Bilbo

2021/06/18
Tubacex, Petronor, Novaltia, UTE Bilboko Argiak eta PCB enpresen langileek 2010, 2011 eta 2012ko lan erreformak bertan behera uzteko exijitu diete alderdi politikoei gaur goizean Bilbon. Milaka manifestarik borroka eta greba aldarrikatu dute, enpresek kaleratzeak eta prekarizazioa atzera bota ditzaten.

Tubacex, Petronor, Novaltia, UTE Bilboko Argiak eta PCB enpresetako langileak enpleguak prekarizatu edo zuzenean suntsitu dituzten egoerak bizitzen ari dira. Zoritxarrez, herrialde honetako enpresa handiek pandemiaren ondoriozko egoera koiunturala langile klasearen lan eskubideak okertzeko nola aprobetxatzen duten ikusi da. Argi dago hori horrela dela gaur egungo lan legediaren ondorioz: Zapatero eta Rajoyren lan erreformak indarrean daudela gogoratu behar da. Adibidez, gaur egun enpresa batek kaleratze kolektibo bat egin dezake 30 egunetan lan-agintaritzaren kontrolik gabe, hau da, kontrol publikorik gabe. Enpresentzako barra libre bat dago, horietako askok milioi askoko irabaziak dituzte azken urteetan, eta nahi dutena egiten dute.
Enpresa horietako bakoitzeko zuzendaritzek egungo lan legedia ez ezik, langile klaseari bizkar eman eta lan erreformaren derogazioa benetan derogatzea ezijitzen ez duten klase politikoa du aurrean.
Era berean, negozioa pertsonen aurretik jartzen duten politikak sustatzen dira, enpleguen kalitatea gizarte kohesionatu eta justu bat ehuntzen duen sarearen zati gisa baloratzen ez dutenak. Berebiziko garrantzia du enplegu duina eta kalitatezkoa aldarrikatzeak, bizitza erdigunean jarriko duena.
Horregatik guztiagatik, lan erreforma guztiak bertan behera uzteko konpromisoa eskatu diete alderdi politiko guztiei gaur Bilbon bildu den manifestazioan. Eta enpresa horietako zuzendaritzei, ez dezatela aprobetxatu guar egungo legedia, beraien alde egindakoa.
Zentzu horretan, Zapateroren eta Rajoyren lan erreformak bertan behera uztea eskatzen dugu ELAtik. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren jarrera gaitzesten dugu, sentsibilitaterik eta enpatiarik eza erakusten baitu, beste aldera begiratuz, kaleratzeei eta miseriako lan-baldintzei aurre egin behar dieten langileen egoeren aurrean. Hori, kasuri onenean. Kasurik okerrenean, enpresa handi horien interesakin egiten bait dute, besterik gabe.
Azkenik, ELAk zoriondu egiten ditu enpresa hauetako langileak eta gure herrialdean beren eskubideen alde greban eta gatazkan dauden beste batzuk. Beraien borrokan jarraitzera animatzen diegu, eta askoz gehiago batu daitezela.