Benito Menni – Elizondo

Prekarietatearen eta osasun mentaleko zerbitzuaren narriaduraren aurkako grebak aurrera jarraitzen du

2025/10/23
Prekarietatearen eta osasun mentaleko zerbitzuaren narriaduraren aurkako grebak aurrera jarraitzen du
Hermanas Hospitalarias enpresak kudeatzen duen Elizondoko zentroko langileek elkarretaratzea egin dute enpresaren egoitzaren parean eta Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen Departamentuaren aurrean. 72 greba egun bete dituzte gaur.

Urtebete betetzear dela, Nafarroako Gobernuaren baimenarekin, Elizondoko Benito Menni zentroko hiru eraikinetako bat itxi zenetik, langileek salatu dute erabaki horrek ondorio larriak izan dituela erabiltzaileen arretan eta haien lan baldintzetan.

Itxierak osasun mentaleko zerbitzuaren kalitatea murriztu du, eta langileen artean kaleratzeak eta prekarizazioa eragin ditu. Zentro horrentan, langile gehienak emakumeak dira. Hala eta guztiz ere, enpresak eta Nafarroako Gobernuak ez dute egoerari buelta emateko neurririk hartu.

Erantzunik jaso ez dutenez, langileek beste 24 greba egun deitu dituzte urriaren 15etik azaroaren 7ra, eta 88 lanuzte egingo dituzte guztira. Nafarroako Gobernuari eskatzen diote bere gain har dezala zerbitzuaren kudeaketan duen erantzukizuna, erabat publikoa izan behar lukeena, eta asistentziaren kalitatea, enpleguari eustea eta lan baldintza duinak berma ditzala.

Era berean, Hermanas Hospitalarias enpresari benetako negoziazioa eskatu diote, eta onura ekonomikoak pertsonen ongizatearen gainetik lehenesten dituen eta inguruko despopulazioari laguntzen dion politikari amaiera emateko.