Prekarietatearen Trenak Donostia zeharkatu du

2016/06/07
Prekarietatearen Trenak Donostia zeharkatu du
Goiz osoan zehar Prekarietatearen Trenak Donostia zeharkatu du; ekintza honekin ELAk Donostian lan egiten duten milaka langileek sufritzen duten prekarietatea salatu nahi izan du.

Hiri osoa zeharkatu dituen bidai honek zazpi geraleku izan ditu. Trena Osakidetzatik habiatu da; bertan behin-behinekotasuna, pribatizazioa eta lanpostu suntsiketa salatu dira. Hortik aurrera prekarietate egoera pairatzen ari diren beste sei geltokitatik pasa da prekarietatearen trena: Londres Hotela, La Vaca ostatua, FNAC, Pilsa garbiketak, Kutxabank eta Boulevardeko zahar-etxeak.

Donostia eskualdeko arduradun Amaia Colinak salatzen duenez, “ekintza honekin Donostiako lantoki ezberdinetan bizi ditugun zapalkuntza kasuak salatu nahi izan ditugu. Laneko miseria hedatuta dago, eta askotan miseria hau multinazional edo bertoko enpresa ezagunek planifikatu eta antolatzen dute. Langileak umiliatuta, gaindituta eta ikusezin nahi gaituzte. 500, 600, 700 eurotako soldatak eta 10, 11, 12 orduko lanaldiak sufritzen ditugu. Ordaintzen ez dizkiguten aparteko orduak. Behin-behineko kontratuen eta lanaldi partzialeko kontratuen erabilera gehiegizkoa. Presioa. Beldurra. Miseria laborala eta soziala”.