ELAk Donostiako Metroaren obrak salatu ditu Lan Ikuskaritzan, langileentzako arriskua dela eta

2020/06/09

ELAk Gipuzkoako Lan Ikuskaritzan salatu duenez, joan den ostiralean, ekainak 5, luizia izan zen obretan, eta Donostiako Metroko langileen segurtasuna arriskuan jarri zen. Bideoan tunela urez bete zuen urbide indartsu bat ikus daiteke. Gauzak horrela, ELAk obra berehala geldiaraztea eskatu du, "obra egiten duen enpresatik kanpoko adituek benetan gertatutakoaren txostena egin arte".