Premiazkoa da AHTren lanen gaineko auditoria egitea

2017/09/13
ELA eta LAB sindikatuok otsailean egin genuen publiko EHUko Ekopoli, Ekonomika Ekologiko eta Etakologia Politikorako Ikerketa Taldeari, eskatutako txostena, AHTren bideragarritasunaren inguruan. Mundu akademikora gerturatu ginen AHTren inguruko eztabaida hauspotu asmoz. Txosten horren ondorioa argia izan zen: AHTren lanetako gastuek kalte izugarria ekarri digute eta aurrerantzean ere egiten jarraituko digute langileoi eta euskal herritarroi orohar, eta ez ekonomikoki bakarrik, bai sozialki eta baita ingurumenari dagokionez ere.

ELA eta LAB sindikatuok otsailean egin genuen publiko AHTren bideragarritasunaren inguruan, EHUko Ekopol taldeari (Ekonomika Ekologiko eta Politikorako Ikerketa Taldeari) eskatutako txostena. Mundu akademikora gerturatu ginen AHTren inguruko eztabaida hauspotu asmoz. Txosten horren ondorioa argia izan zen: AHTren lanetako gastuek kalte izugarria eragin digute eta aurrerantzean ere hala izaten jarraituko du, langileoi eta euskal herritarroi orohar kalte egingo digu, ekonomikoki, sozialki eta baita ingurumenari dagokionez ere.

Txostena jendaurrean aurkeztu eta jarraian, Eusko Legebiltzarreko talde guztiei helarazi genien erakundeetan erabaki berriak har zitezen, aurrekaririk ez zeukan azterketa zeukatelako eskuetan.

Txosten hori landu eta publiko egin dugun hilabete horietan, prebarikaziorik kontratazio iruzurrik, fondo publikoen erabilera bidegaberik eta dokumentu ofizialak faltsutzerik izan den ikertzen aritu dira Ertzaintza eta Guardia Zibila. Komunikabide batek (http://www.eldiario.es/norte/) publiko egin duen informazio honek gainkostuen arrazoia argituko luke. Frogen artean, bost ordutako elkarrizketen grabaketak ageri dira. Horietan, gainkosteetako irregulartasunez gain, komisioak eta eroskeria ere ageri dira adjudikazioak emateagatik. Euskal jendarteari azalpenak eman beharko dizkiete AHTaren bultzatzaileek, epaitegietatik libratzen badira ere.

Gure aldarrikapenek pisu gehiago hartzen dute horrelako ustezko gertakarien aurrean. AHTaren lanen gaineko auditoria egitea premiazkoa dela deritzogu. Gure ustez, auditoria horrek egoera finantzarioa, ingurumenari dagokiona eta soziala jaso behar ditu. Lan hori egin bitartean, obrak gelditu behar dira, eta ezin daiteke euro bakar bat ere bideratu lan horietara aurrekontu publikoetatik. Era berean, ikerketa horrekin modu garden batean jarraitzea exijitzen dugu. Ez zaigu inola ere onargarria iruditzen kasua artxibatzea. Izan ere, ustez desbideratu diren diru kopuru horiek urgentziaz behar ditugu herritarrok zerbitzu sozialetarako, osasungintzarako eta hezkuntzarako.