Prentsa agiria Gipuzkoako Autoeskolen greba dela eta

2004/07/12

Aditzera eman genuen bezala, gaur hilaren 13an Gipuzkoako autoeskoletan lanuztea izan da. Aldi berean, Azpeitian bi bilkura izan ditugu gure aldarrikapenak adierazteko.

Sei hilabetetako negoziazio antzuak eraman gaitu langileen lan uztea egitera: batetik, patronalari bost aldiz aurkeztu behar izan dizkiogu langileon aldarrikapenak. Bestetik, martxoan adostutako akordioari patronalak muzin egin zion maiatzean berriro ere negoziatzen hasi ginelarik. Gainera, apirilean ez ziren agertu negoziazio mahaiaren bi bileretara. Beraz, egoera honen aurrean eta ikaslegoari egin zaizkion kalteak patronalari dagozkio ardura bakarra.

Egunaren balorazioa egiterakoan, aldarrika dezakegu helburuak lortu ditugula: bata azterketak bertan behera uztea goiza baketsua izan delarik. Eta, bestea, langileen partizipazio zabala. Ez dugu ahaztu behar atzo bertan patronalkide batzuek erabili zuten jarrera maltzurra, mahaitik kanpo negoziazioak eginez. Adibidez, 120 ordu eskainiz baita %0,5 eko soldata igoera baino gehiago ere. Aldi berean, azpimarratu nahi dugu langilegoaren batasuna eta ilusioa berpiztuta frogaturik geratu dela.

Eta hemendik aurrera, patronalen jarrera inmobilista mantentzen bada, mobilizazioekin jarraitu egingo dugu, hots, uztailaren 22, 23 eta 26an Donostiako GAEn zein Galarretan egingo diren azterketetan.

Gure nahiaren aurka bada ere, ez zaigu beste biderik geratzen. Eta espero dugu jendeak ulertu egingo gaituztela. Azkenik, gogoarazi nahi diogu patronalari gutxienezko puntu horien inguruan negoziatzeko prest gaudela.