PRENTSA OHARRA

2006/03/03

ELAk bere kezka agertu nahi du erakunde politiko eta sindikalen egoitzen aurkako ekintza biolentoak berriro gertatzen ari direla-eta, esaterako, UGTren Altsasuko lokalak edota bart gauean Santurtzin Mamarigako batzokiak jasandako erasoak.

ELAren ustez ekintza hauek kode onartezinen baitan gertatzen dira; Igor Anguloren heriotza eta beronen inguruko egoera oso gogorra den arren, bortizkeriak gatazka gaiztotu eta irtenbideak bilatzeko ahalegina zaildu besterik ez du egiten.

Bestalde, ELAren aburuz honelako gertakariek gaitzagoa egiten dute errepresioa salatzeko ekimen pluralak garatzea eta aro berri baten aldeko urratsak egitea.

Bilbon 2006ko martxoaren 3an