Presio sindikalak eta administrazio publikoko langileen mobilizazioek Barcinaren lana suntsitzeko dekretua atzera botatzea lortzen dute
ELA sindikatuak Nafarroako Gobernuak lana suntsitzeko aurkeztutako dekretuaren atzera egiteak presio sindikalaren eta langileen mobilizazioen lorpena dela adierazten du eta honek planto egiteak eta murrizketarik ez negoziatzeak emaitzak ematen dituela adierazten du, kasu honetan, berehalakoan gainera. Barcinak atzera jo behar izan du maiatzaren 30eko greba orokorra hasi baino lehen, hau da, sektore publikoan Administrazio publikoetan ematen den lanpostuen suntsiketaren aurkako protesta tinkoan bihurtu den mobilizazioa hasi baino ordu batzuk lehenago.
ELAk, Barcinak lehenengo proposamenak aurkeztu zituenetik, Nafarroako Gobernuaren benetako asmoa enplegatu publikoen kaleratze masiboa ahalbidetzea zela esan zuen , eta susmo hori dekretuaren eduki zehatza ezagutzean baieztatu zen. Dena dela, ELAk ez dauka zalantzarik: Nafarroako Gobernua ez da etsiko bere helburuan, beste dekretuen aurkezpena dela medio edo negoziazio eskaintza berriekin. Bide batez, 2012ko kobratu gabeko ordainsari berezia ordaintzeko Parlamentuaren agindua bete beharko du Gobernuak.
Horregatik, mobilizazioen indarra eta presio sindikala mantentzeko unea da eta ildo horretatik jarraitzeko lehengo aukera biharko greba orokorra da. Hau da bide bakarra, argi dago.