Presoak hurbiltzea eta espetxe-politika aldatzea eskatu dute Gasteizen egindako kontzentrazio batean
2021/07/01
ELA, LAB, ESK, Steilas eta Hiruko militanteek elkarretaratzea egin dute Gasteizko Foruen Plazan, Espainiako Estatuko espetxe politikan aldaketa sakona eta erabatekoa eskatzeko. Sindikatuen ustez, presoak hurbiltzea eta erregimen arrunta haien bizi-baldintzetan aplikatzea funtsezko urratsa da normalizazioaren bidean.
ELA, LAB, ESK, Steilas eta Hiruk pauso batzuk eman direla baieztatu badute ere, oraindik bide luzea dagoela egiteko azpimarratu dute, batez ere gaixo dauden presoei dagokienez.
Azkenik, elkartasuna adierazi diete uztailaren 12an Auzitegi Nazionalean epaituko dituzten pertsonei. "Erabat anakronikoa da Espainiako Estatua kartzelak betetzen tematzea, denboran luzatzen ari den gatazkaren konponbidea ekarriko duten irakurketa politikoak egin ordez", kritikatu dute.