Presoen aldeko mobilizazio eguna

2005/09/29

Euskal gehiengo sindikalak presoen aldeko mobilizazio eguna egiten ari dira. Eskubideak bermatzeko, konpobidea sustatzeko, EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA lelopean, ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, ELB eta HIRU sindikatuek Espainiako eta Frantziako Gobernuek daramaten kartzela politika salatu eta lehenbailehen sakabaneta politikarekin amaitzea eskatu nahi dute gaurko egunean. Eguneko ekitaldi nagusia Bilboko Arriaga antzokian izan da. Bertan, Etxerateko kide Estanis Etxaburuk eta mobilizazio egunera deitu zuten sindikatuetako ordezkariek hitz egin dute. ELAko idazkari nagusi Jose Elorrietak oinarrizko eskubide bat bete dezala eskatu dio Espainiako Gobernuari.

Elorrietak azpimarratu duenez, guztien eskubideak errespetatzea eskatzen badugu, presoen eskubideak ere errespetatu egin behar dira. Gatazka konpontzen laguntzeko, presoek etxera etorri behar dute. Hori lortu arte ez gara geldituko.